Irailaren 25ean hasi eta urriaren 4ra arte luzatuko da aurten hiri-adierazpenen BLV-ART programa. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan antzerkia, kanpoko zinea, musika, dantza eta beste izango dira ikusgai hamar egunez. Hasiera Kukai Dantza Taldearen “Gela jauziak” ikuskizunak emango dio ostegunean 21:00etan Martzanako kaian.