Urrian hasi eta abendura arte iraungo du Darabilbo 2.0 ekimenaren bigarren etapak, helburu argi batekin: Bilbon euskararen erabilera sustatzen jarraitzea, horretarako aisialdi espazioak sortuz. Aitor Argote eta Koldo Agirregomezkorta koordinatzaileen ahotik ezagutu ditugu bai iaz emandako lehen pausoak bai 2014ko erronka nagusiak. Tartean, euskaltegietan edo berbalagun taldeen inguruan ez dabiltzan milaka bilbotar euskaldunengana heltzea, eta euskarazko aisialdiaren katalogo baten hazia ereitea hirian.