Bilboko San Frantzisko kalean, harategia izandako espazioan, topatuko ditugu Izaro Gonzalez Ieregi, Nora Aurrekoetxea eta Irati Urrestarazu sortzaileak. Okela Sormen Lantegia lanerako beren tailerra dute, baina arte plastiko eta bisualetan diharduen orok zabalik du atea. Euskal sortzaileen mapa egitea da haien helburutako bat.