'Jostunak' dokumentala estreinatu du Gure Esku Dago ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2014ko abe. 17a, 11:10

Gure Esku Dago ekimenaren sorrera eta garapena ardatz dituen Jostunak dokumentala Bilbon estreinatu dute.

Ekainaren 8ko giza-kateko irudiekin batera, hainbat lagunek erabakitzeko eskubidearen inguruan egindako hausnarketak ere jaso ditu 90 minutuko dokumentalak. Eriz Zapirainek zuzendu du.

Hilaren 20an Iruñeko Golem Baiona zinemetan proiektatuko dute, eta 21ean Argentinan, Necocheako Euskal Etxean.

Inork dokumentala bere herrian eman nahiko balu, bere datuak bidali beharko ditu Gure Esku Dagoko ekimeneko kideek behar den material guztia bidali diezaioten. Abendu bukaeran izango dute prest eskaerak egiteko atala ekimenaren webgunean.