Bilbon konferentzia antolatu dute Rosa Luxemburgek egindako ekarpenaren gaurkotasunaz mintzatu eta herri mugimenduen bilakaeraz eta etorkizuneko eztabaidatu asmoz . 'Rosa Luxemburg eta langileen borroka' gaia jorratuko dute Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendari eta Rosa Luxemburg liburuaren egileak eta Arturo Izarzelaia histoarialariak, 18:00etan, San Frantziskoko auzo etxean. 'Euskal sozialismoa gaur egun' gaiari buruz hitz egingo dute Karmelo Landa EHUko irakasleak eta Olatz Duñabeitia Joxemi Zumalabe fundazioko kideak, 20:00etan, Hika Ateneoan.