Fausto pertsonaia klasikoaren azalean sartzeko proposamena egin digu Galder Perezek bere azken lanean. Fausto, herritar eredugarria. Jatorrizko antzezlana, Bilboko Pabellon 6 aretoko sormen laborategian sortu zen, gaztelaniaz, baina euskaraz ere estreinatuko da, datorren urtarrilaren 29an Donostiako Antzoki Zaharrean, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Fredi Paiak egin du itzulpena. Entseguan harrapatu dugu Galder Perez zuzendaria, urduri, azken ukituak direla-eta.