1992an sortu zen Bilbao Ría 2000, EAEko eta Espainiako hainbat erakunde publikoren akordioz, Bilboren eraberritzea azkartzeko helburuarekin. Espekulazioan oinarritutako jardunari esker, sozietateak bere helburuetarako finantzazioa lortu izan du diru publiko askorik erabili gabe, baina orain ataka larrian dago, espekulazio horren beraren ondorioek itota.