[Argazkiak] Kultura politiko berri baten erakusleihoa

Erabiltzailearen aurpegia Argia

 1 1445848727773
 2 1445848730781
 3 1445848731700
 4 1445848732917
 5 1445848733667
 6 1445848734388
 7 1445848735951
 8 1445848736698
 9 1445848737428
 10 1445848738513
 11 1445848740463
 12 1445848741203
 13 1445848741945
 14 1445848742788
 15 1445848743632
 16 1445848744553
 17 1445848745549
 18 1445848746283
 19 1445848747005
 20 1445848747752
 21 1445848748496
 22 1445848749345
 23 1445848750363
 24 1445848751598
 25 1445848752387
 26 1445848753105
 27 1445848753884
 28 1445848754623
 29 1445848755408
 30 1445848756231
 31 1445848757146
 32 1445848757890
 33 1445848758653
 34 1445848759367
 35 1445848760112
 36 1445848760875
 37 1445848761941
 38 1445848762797
 39 1445848763552
 40 1445848764289
 41 1445848765090
 42 1445848765849
 43 1445848766590
 44 1445848767321
 45 1445848768155
 46 1445848769585
 47 1445848770369
 48 1445848771362
 49 1445848772416
 50 1445848773139
 51 1445848773914
 52 1445848774653

Jendetza bildu zen larunbatean Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak sustatutako eta hamaika eragileren atxikimendua jasotako Alternatiben Herrian (160 eragile inguruk egin dute bat deialdiarekin). "Erakusten ari gara bizi gaitezkeela beste era batera, kontsumoaren alorrean, energiarenean, hezkuntzarenean, elikadurarenean...".  

Gaur egungo eredu soziala gainditzeko alternatibak egon badaudela aldarrikatu zuten larunbateko ekimena prestatzeko lanean aritu diren eragileek. "Erakutsi dugu herri honetan proiektu asko dagoela, nahi dugun etorkizun hori praktikara eramatea posible dela”, esan zuen Mikel Saralegik, Eskubide Sozialen Kartaren izenean.

Askotariko ikusmoldeak elkarlanean

Alternatiba horiek esparru guztietan daude. Izan ere, Bizi! mugimenduak klima aldaketaren aurkako borrokaren testuinguruan abiarazitako Alternatiben Herrien segidan kokatu dute Bilbokoa, baina esangura zabalagoa emanez.

Hala, ingurumenari eskainitako "Natura gure gaia" guneaz gain, beste lau paratu zituzten Bilboko Alde Zaharraren inguruetan: Bizitza anitzak eta duinak; Arragoa (hizkuntza, hezkuntza eta kulturari eskainia); AuzoEKOnomia; eta Parte hartzea, demokrazia eta subirautza.

Ikusmolde askotako eragileen elkarlanaren fruitua izan da Alternatiben Herria, nabarmendu dutenez. "Eguzki sistemarekin konparatzen dut nik", adierazi zigun Mikel Saralegik, "planeta bakoitzak bere orbita du baina denak eguzki beraren inguruan". Autonomia osoz dihardu eragile bakoitzak, baina elkarlana iraunkorra izateko baldintzak ezarri dira. Beste kultura politiko bat sortzen ari da, Olatz Dañobeitia Ceballosen berbetan.

Maila guztietan burujabe izateko nahia

Alternatiben Herria antolatzeko prozesua bera aurrerapausotzat jo zuen Saralegik, egunean bertan egindako bat-bateko balorazioan: "Auzolanaren beharra sumatu da". Egunak emandakoaz, berriz, jende asko mobilizatu izana azpimarratu zuen; izan ere, mobilizazio molde desberdinak daudela agerian utzi du ekimenak, haren esanetan.

"Maila pertsonalean, pertsonen arteko harremanetan, naturarekiko loturan, herri moduan… burujabe izateko nahia agertu dugu", Saralegik aldarrikatu zuenez.

Argazki bilduma

Irantzu Pastorrek ARGIArentzat egindako argazkiak: