Jaurlaritzak Burgosen egin nahi dituen hidrokarburo prospekzioen aurka protestatuko dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Argia

Burgos iparraldeko frackingaren aurkako taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute larunbatean (azaroak 21) Bilbon, SHESA enpresa publikoaren egoitzaren aurrean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. SHESAk, AEBetako Petrichor eta Cambriarekin batera, Angosto-1 izeneko eremuan hidrokarburoak bilatzeko baimena du. Mobilizazioaren deitzaileen esanetan, proiektua nahikoa aurreratuta dago, eta laster hasi behar omen dira zulatzen Loma de Montija herrian –Euskal Herritik 30en bat kilometrora–, Angosto-A izeneko zundaketa-gunean.

Osorik irakurri