Larunbateko deialdi bikoitzaren aurrean, azken prentsaurrekoa egin dute Sareko kideek. Dispertsioaren amaiera, preso gaixoen askatasuna eta salbuespenezko legedia bertan behera uztea eskatuko dute Bilbon eta Baionan. "17:00etan bete ditzagun kaleak: aldarrikapenez, ilusioz eta itxaropenez”.