Iheslari eta etorkinen eskubideen aldeko martxak antolatu dituzte Europako 100 bat hiritan hurrengo larunbat eguerdian. Bilbon ere bat egin dute gizarte eragileek deialdia egin eta jendartea mobilizatzeko. "Mugen, arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako konpromisoa" adierazteko eta tokian tokiko agintariak eta Europa mailakoak presionatzeko.