Iberdrolako Akziodunen Batzordeak bilera nagusia egin du goizean Euskalduna jauregian. Hitzordu horren aurrean, Garoñaren kontrako Bizkaiko Foroak, Sestaoko ACBk eta Zumarragako Arcelor Mittaleko langileek elkarretaratze zaratatsua egin dute. Besteak beste, Garoñaren balizko irekiera, energiaren prezioaren garestitzea eta Zumarragako lantegiaren itxiera salatu dituzte.