3.389 zenbakidun ertzainak Iñigo Cabacasen hilketagatiko epaiketan deklaratu duenez, "Ugarteko" ezizenez ezagun den ertzain-burua izan zen 2012ko apirilaren 5ean operatiboan nola jokatu agindu zuena. Aurrez lekuko modura agertuta zegoen 3.389 zenbakiduna epaiketan, baina Cabacasen familiaren eskariz ikertu (inputatu) modura deklaratu du oraingoan. Gogoan hartu behar da Ugarteko ez dagoela inputatuta.