Musikari bakoitzak atrilean, bere partitura, bere zuhaitza. Ahots guztiak biltzen dituen planoa zuzendariak berean. “Nik basoa ikusarazi nahi dizuet”. Besoak astindu eta isilka, inori hegoak moztu gabe biltzen ditu 50 “ego” berera. Eta putz kolektiboa arte bilakatu. Birika erraldoia, perkusio taupadak gehituta. Hori baita haize eta perkusio orkestra. Hori baita banda.