Espainiako Estatuan Ekologistak Martxanek antolatzen duen Ekomartxa bizikleta martxaren seigarren edizioak –Pedalei eragin planeta hozteko leloarekin– Euskal Herria izango du abiapuntu. Lehenbiziko etapa uztailaren 16an egingo dute, Bilbo eta Lemoiz bitartean. Han omenaldia egingo zaio zentral nuklearraren aurkako borrokari, 1976ko abuztuan Plentziatik abiatutako lehen manifestazioa gogoan.