Irailaren 5ean Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden gida eta hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten. Harrezkero 18 hezitzaileren kaleratzea salatzea eta lan baldintza duinak exijitzea izan dute xede mobilizazioen bitartez.