2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III gaztetxearen 13 urteko bizitzari amaiera emateko arrazoi ofiziala 40 etxebizitzaren eraikuntza zen. Baina bost urteren ostean, hutsune bat baino ez dute ikusten auzoan.