Ostiraletik larunbaterako goizaldean, urriak 1, gizon batek 29 urteko emakume bat bortxatu zuen Errekaldeko garaje batean. Alde egitean, emakumeak salaketa jarri zuen, eta momentu hauetan erasotzailearen bila ari da Ertzaintza. Gaur, urriak 4, 19:30ean, elkarretaratzea deitu du Errekaldeko Auzo Elkarteak auzoko plazan.