Gezurra dirudien arren, Bilbon dena ez da porlana, autoak eta zarata. Hiriaren mugen barruan, baserri auzo batzuek XXI. mendera arte iraun dute eta haiekin batera, antzinatik datozen ohiturek ere bai. Arbolantxa auzoan, esaterako, euskal giroko erromeria egiten dute urtero, Justu Egune. Mahats orrien itzalean, trikitilariak eta bertsolariak lagun, azken hatsa ematear den Bilboko jatorrizko euskalkiaren doinua entzuteko aukera ederra da.