Azaroaren 18tik 25era bere 58. edizioa ospatuko duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, bost kontinenteetako zinegile berrien opera primei eskainitako nazioarteko lehiaketa jasoko du lehen aldiz. Fikzio, dokumental eta animazio film luzeei zabalduta egongo den Zinebi First Film sekzioaren lehenengo edizio honetan bederatzi filmek hartuko dute parte, eta horietako sei Estatu mailako estreinaldiak izango dira. Saria 7.000 eurokoa izango da.