Gaur arratsaldean, azaroak 8, Bilboko Konpartsak eta Udalak Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen dokumentala aurkeztuko dute Arriaga Antzokian. Dokumentala Bilboko Konpartsak zuzendu eta ekoitzi du eta Aste Nagusiaren hastapenak jasotzen ditu. 20:00etan izango da emanaldia eta garai hartako eta egungo Aste Nagusia posible egin duten lagun eta kolaboratzaileek primizian ikusi ahalko dute.