“Kalera Kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera” euskal preso politikoen aldeko borroka indartzeko ekimena aurkeztu du preso ohi talde batek asteartean Bilbon. Presoen aldeko borrokan “pizgarri” izan nahi du taldeak. Horretarako hainbat ekintza antolatuko dituztela azaldu dute, tartean abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra arte iraungo duen itxialdia Usurbilen.