Iñaki Montes (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar, hilak 24, Bilboko epaitegietan.