Cabacas auziaren ikerketa ixtearen beldur dira familia eta lagunak. "Injustiziatzat" jo dute kasuaren balizko artxibatzea. Hori dela eta, abenduaren 1ean, manifestazioa deitu du Iñigo Cabacas Herri Ekimenak Maria Diaz de Harokoaren kalezuotik justizia jauregira.