Lekukoa hartzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko abe. 13a, 07:00

2014ko finalean buruz-burukora heldu ziren bi bertsolariek, Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek, ez dute izena eman 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Beraz, zentzuzkoa da bertsozaleak bere buruari egiten dion galdera: Eutsiko ote dio aurtengo txapelketak aurreko urteetako mailari? Hiru finalaurrekoetan izan gara eta ondorio hau atera dugu: Beteranoak sasoiko daude oraindik eta gazteak indartsu datoz. Alegia, Igor Elortza, Estiballes, Paia eta konpainiari lekukoa hartzeko hautagaiak nahi beste daude. Faborito garbirik gabe, gainera, abenduaren 17ko finala inoiz baino irekiagoa eta zirraragarriagoa izango da.

Osorik irakurri