Izaskun Guarrotxena EH Bilduko zinegotziaren esanetan, agindua giza eskubideen aurkakoa da, eta "ez dauka zerikusirik EAJk eta PSOEk sustatu nahi omen duten hurbileko poliziarekin". Pertsona talde oso bat "kriminalizatzeko" ideia dela esan du, eta udal gobernuari galdetu dio onetsi egin duen ala ez.
Horren harira, segurtasuna herritarren mesederako zerbitzua izan beharko lukeela esan du, eta inoiz ez haien kontrako modu prebentiboa. Tomás del Hierro segurtasun sailburuaren berehalako azalpenak eskatu ditu Guarrotxenak, eta gaineratu du giza eskubideak murrizten duenak ez duela helbururik lortzen.