Gaztetxearen esanetan, hori “ez da kasualitatea, PNVren manipulaziorako tresna den EiTB komunikabidea gertakariaz baliatu da gaztetxearen irudia zikintzeko”. Gaztetxeko kideek adierazi dute etengabe jaso dituztela udal gobernuaren erasoak, baina bortxaketa bat haien politiken mesederako erabiltzeak “ezin hobeto deskribatzen du euren izaera”.
Kontrara, azpimarratu dute gaztetxearen presentziak auzoari, eta bereziki puntu beltza den Solokoetxeko eskailerei segurtasuna eman diela. “Edozein erasoren aurrean erantzuteko prest egongo gara”, amaitu dute gazteek.