Herritarrak "Iberdrolatik deskonekta daitezen" animatzeko, ostegunean 7ak aldera 40 bat lagun Iberdrolaren Bilboko egoitzan sartu eta kontzertua egin dute. La Bamba abesti mexikar ezagunaren bertsioa jo bitartean dantzan aritu dira maskara koloretsu eta mozorroa jantzita. Hainbat herri mugimendutako kideek elkarlanean antolatutako lehen "kontzertu klandestinoa" izan dela azpimarratu dute.