Errepide bazterrean jarritako pankartak ongietorria ematen die gidariei: “Zumaiara sartzen ari zara, mantsotu zure adierazpen askatasuna”. Kalea Guztiona Da ekimeneko kideek jarria da, beste hainbat gauzarekin batera, kartel, pankarta eta muralak arautzeko Udalak onartu nahi duen ordenantzarekiko desadostasunez. Udaletik eztabaida bera absurdutzat jo duten arren, Urola Kostako herri honetan adierazpen askatasunaren aldeko borroka lokala abiatu dute. Ez dira bakarrak, herri askotan ari baitira onartzen halako ordenantzak..