BBVAren akziodunen batzar nagusian, Bilboko Euskalduna jauregian, salaketa ekintza bat egin du BBVAren Aurkako plataformak. Trajez jantzitako hainbat kidek pintura gorria bota diote beren buruari, bankua odolarekin negozioa egiten ari dela salatzeko.