Martxoaren 7an Bilboko Back&Stage aretoko Harreman Publikoetako langileen arteko WhatsApp elkarrizketa baten pantaila-argazkia zabaldu zen zare sozialetan. Bertan, arduradunak langileei sarrerak arretaz banatzeko agintzen zien, besteak beste "moroei" ez saltzeko. Mezua benetakoa dela egiaztatu ondoren, Ernai antolakundeak "balore arrazista, matxista eta klasistak" bultzatzen dituzten guneetan "ez kontsumitzeko" deia zabaldu du.