Apirilaren 9an bost urte beteko dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas basauriarra hil zuela. Hura gogoratu eta “justizia” eskatzeko, Iñigo Cabacas Herri Harmailak 10.000 karteltxo banatu ditu asteartean Athleticek San Mamesen jokatu duen partida ikustera joan diren zaleen artean.