Loraldia Festibala amaitu eta "erabateko arrakasta"-tzat jo dute antolatzaileek. Bost astetan Bilbo "euskarazko sormenaren erdigune" bihurtu dela azpimarratu dute, bai eta ikuslegoaren harrera ona ere. Ikuskizun gehienetan eserleku-kopuruaren %80 baino gehiago bete da eta guztira 8.000 ikusle hurbildu dira Loraldia Festibalera.