Emakumeen depilazioaz eta bilatu gabeko haurdunaldiaz txiste matxistak idatzi dituzte Soiz 3 tabernako arbela batean. Bolo-bolo zabaldu dira sare sozialen bitartez. "Gure zapalkuntzaz barrerik ez! Ez da umorea matxismoa da" dioen pintaketa margotu dute taberna sarreran, Bilboko Alde Zaharreko Kalamiak taldeak sarera igo duen bideoan ikus daitekeenez. Pintaketen aurretik, tabernariek barkamena eskatu eta ezabatu ditu "txisteak".