"Esadazu norekin zabiltzan eta zein zaren esango dizut" gaztelaniazko esamoldea margotu dute Bizkaiko hainbat batzokitan. Akordio horrek “gazteen oraina belztu” eta “etorkizuna kakatzara botatzen duela” salatu du Ernai gazte antolakundeak. EAJren iritziz, "eraso antidemokratikoa, anonimoa, koldarra eta euskal gizartearen gehiengoaren sentipenaren aurkakoa" izan da.