Emakumea delako, bere garaiko korronte nagusiari bizkar eman ziolako, beti oso libre ibili delako, auskalo zergatik, Euskal Herriko artearen historiak bazterrera utzitako artista horietarik da Maria Purificación Herrero Martínez de Nanclares (Bilbo, 1942ko abenduaren 10a), artista izenez Mari Puri Herrero. 75 urte beteko ditu aurten. Agertzen da liburuetan, bere lana badago museoetan, ez da ezezaguna, baina ahaztu samartuta daukagu aspaldian, ez zaio eman merezitako lekurik,... [+]