Eragozpen fiskaleko kanpaina abiatu dute aurten ere hainbat elkartek EAEn. Errenta aitorpenean gastu militarrei eta azpiegitura handiei uko egin eta bidezko proiektuak finantzatzeko kanpaina honek iaz 100.000 euro desbideratzea lortu zuen estatu espainiarrean. Helburuekin bat egiten duten herritarrak laguntzeko zerbitzua eskaintzen dute http://www.eragozpenfiskala.org webgunearen bitartez eta horretarako EAEn jarritako bulegoetan. Miguel Angel Martinez Bilboko KEM-MOCeko kidea ari da kanpainaz arduratzen.