58 gurutzontzi eta 94.000 bidaiari iristea espero du Bizkaiko Aldundiak aurten herrialdera, hau da, 2016an baino %14 gurutzontzi eta %10 bisitari gehiago. Datuok ostegunean eman zituen Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Diputatu Imanol Pradalesek Getxon gurutzontzientzat egin duten portu berriaren irekieran, Bilbao Bizkaia Forum Cruises ekitaldian.