Espainian opakua da arma esportazioa, eta ezkutukeria hori legediak bermatzen du gainera. Suhiltzaile baten intsumisio keinuari esker jakin genuen Bilboko portutik Saudi Arabiara armak bidali direla, baina normalena bidalketa horiez ezer ez jakitea da. Ez nondik, ez nori, ez zer. Ezkutukeria hori amai dadin kanpaina abiatu dute gobernuz kanpoko lau erakundek; gaiaz argitaratu duten txostena aurkeztu dute Bilbon.