“Herriok Erabaki” prentsaurrekoa eskaini du David Rinconen eta Hanburgon atxilotu zituzten beste gazteen askatasuna aldarrikatzeko. David Rincon irailaren 25ean epaitua izango da Hanburgon; atxiloketa salatzeko eta G20aren aurka manifestaziora deitu dute ostiralerako, Bilbon. Arratsaldeko 19:30ean bilduko dira Arriaga plazan, eta Euskal Herriko herritar guztiei deia luzatu diete bertaratzeko eta parte hartzeko. Hanburgon G20aren kontrako manifestazioetan atxilotu zituztenak epaitegietatik pasatzen ari dira egunotan. Batzuk libre geratu dira, beste batzuei, ordea, kartzela zigorra jarri diete. Daviden txanda irailaren 25ean da, eta bere askatasuna exijitu nahi dute manifestazioan.