Batean, azpikontratatutako zahar etxeetako langileak, mozkinen arabera (des)araututako sektore feminizatuan. Bestean, patronala, prekarietatearen aparretan eroso, eta Bizkaiko Foru Aldundia, ez-ikusiarena egiten. Horrela bi urtez, borrokan, lan baldintzak duintzeko. Eta urtebetez greban. Erraz esaten da. Beste hainbat kasutan bezala, botere politiko eta ekonomiaren arteko ohiko elkarlana langileen aldarrikapena itotzen saiatu da. Oraingoan, ordea, bizitza zaintzen dutenek irabazi dute. Beraz, denok atera gara irabazle.