Miribilla eskolako lagunek 11 Kolore elkartearen erronka onartu dute. Arrazakeria gaitzetsi eta aniztasuna goraipatzen duen abesti bat ikasi dute, euskaraz, ezberdinen artean. Prestaketak luze jo du, baina ilusioa eta elkarlana sortzeko balio izan du. Bideo batean jaso dute egindako bidea.