Ia sei urte bete dira Ertzaintzaren pilotakada batek jota, apirilaren 5ean, Iñigo Cabacas gaztea larriki zauritu zuenetik. Athleticeko zalea Bilboko Kirruli tabernaren kanpoaldean zegoen, taldearen garaipena ospatzen, Ertzaintzak parrandan zeundenen aurka jo zuenean. 2012ko apirilaren 9an hil zen gaztea ospitalean, oraindik ordea ez da hilketa horren inguruko epaiketarik egin.
“Ugarteko”, gaztea hil zuen polizia operatiboaren buruak jarritako salaketa baten harira egingo dute epaiketa. Ertzainburuak bere "ohorea eta intimitatea" urratu izanagatik salatu zituen akusatuak. Jasandako “kalteengatik” 250.000 euroko kalte ordaina eskatu du, Basauriko gaztea hil zuen operatiboaren buruak.