Gaur goizean Bahri Tabuk ontziaren inguruan protesta egin du Greenpeace elkarteak. Adierazi dutenez, itsasontziak Saudi Arabiara armak eramateko asmoa du, Yemengo gerran erabiltzeko. Horrez gain, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak ere arma salmenta salatu du portuan, eta bihar eguerdian Moyuan elkarretaratzea antolatuko du.