Bilboko Udalak eta Sustapen Ministerioak "laster" sinatuko dute Zorrotzan FEVEko trenbidea eta geltokia lurperatzeko hitzarmena. Hitzarmenaren berria Ricardo Barkala zinegotziak aurreratu dio Zorrotzako Auzo Elkarteari. Hitzarmena sinatzean "Zorrotzak duen aldarrikapen historikoa gauzatzeko unea gertuago egongo da", baina elkartearen arabera, erakundeekin izandako eskarmentuak "zuhurrak izatera garamatza".