"Pobreziarik eta bazterketarik gabeko herri bat" exijitu diote Jaurlaritzari gizarte eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko mar. 14a, 00:00

Pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde manifestua plazaratu dute gizarte eragileek martxoaren 14an, Bilboko La Bolsa gizarte zentruan. Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errentaren erreformak ekar ditzakeen murrizketei aurre egiteko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 21ean, 10:30ean Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean (Gran Via 85). Bertan, manifestua Iñigo Urkullu lehendakariari eta Beatriz Artolazabal Enplegu arduradunari bidaliko diete, Eusko Jauralitzaren "Zuzenean" zerbitzuaren bidez.

Osorik irakurri