“Nondik edo handik lehertu behar du”, “iraultza baterako baldintza objektibo guztiak daude”, “jendea bizitzeko hain larri egonik, nola ez du kaleak irakiten?”. Ezkerreko gizarte mugimenduek bilatzen zuten bizi baldintzak zukutzen ari den kapitalismoari kalean planto egiteko modua. Eta M8 Grebarekin gertatu da: gainezka egin du kaleak. Ezer ez da kasualitatea izan, eta aldi berean, inork aurrez irudikatuko ez zuena gertatu da, masa mugimenduetan ikustera ohitu garenez. Mugimendu Feministak tresna oso zorrotza estreinatu du grebarekin, eta hurrengo urtean are eraginkortasun handiagoa irabazteko eremua zabaldu zaio begi-aurrean.