T4 elkarteak 2010etik urtero sexu praktikei buruz egiten duen inkestaren emaitza dira. 15 urtetik 20 arteko 475 gaztek iazko Bilboko Aste Nagusian emandako datuak biltzen ditu txostenak. Harreman motak, sexu praktikak, maiztasuna eta preserbatiboen erabileraren datuak ageri dira bertan. Datuen artean aipagarriena preserbatiborik erabiltzen ez duten gazte kopuruaren igoera da.