Gogoan du umea zela (ez dakit zein arrazoirengatik ibiliko zen egun hartan haurra ARGIAko bulegoetan) orduan astekariaren azalak prestatzen zituen Garbiñe Ubedak galdetu ziola bi argazkitatik zein zuen gustukoen, portadarako zela eta aukeratzen utziko ziola. Neska txiki hark gehien liluratu zuen irudia adierazi zion hatzez kazetariari.