Pentsio duinen alde elkarretaratzera deitu du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak asteazken honetan Bilbon, 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean.
“Bidelagun ikusten ditugu mobilizazioaren bidez aldaketak lortu ahal direla sinesten dugulako”, Euskal Herriko pentsionisten mugimenduarekin bat egitearen aldeko apustua egin du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Soldatapean aritu ostean pentsio negargarria jasotzen duten edota bizitza osoan lanean aritu eta gero pentsiorik ez daukaten emakumeen eskubideen defentsan kalera ateratzeko deia luzatu die emakumeei.
Bide batez, maiatzaren 26an Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak deituta egingo den manifestaldian parte hartzeko deia ere zabaldu dute. Manifestaldia Bilbon izango da, eta 18:00etan aterako da Jesusen Bihotzetik.